ZENBAIT EUSKAL MUSIKA TRESNA
TXALAPARTA
AKORDEOIA
Akordeoi handia euskal folkloreko doinuak jotzeko oso erabilia izan bada ere, akordeoi diatonikoa edo "soinu txikia" ere sarritan erabiltzen da, Trikitixa.
Diatonikoa ez da berez hemengoa, duela ez horren beste sartu baitzen Euskal Herrian. Hain Zuzen ere, Frantzia eta Italiako Alpeetako eskualdeetatik heldu zen hona, ko burdinbidea, Beasain eta Olatzagutia artekoa, egitera etorri ziren langileek ekarrita. Alpeetan tunelak eta lubetak egiten aritzen ziren langile trebe haiek beren gogoko musika tresna ere ekarri zuten, eta halaxe, Euskal Herriaren barruan zabaltzen hasi, ezinbesteko musika tresna bihurtuz erromerietan. Gero, pixkanaka, lekua hartu zien dultzainari edo albokari, doinuetan ere nagusituz.
ZARRABETE
Oso musika-tresna erabilia izan da Europa guztian. Barrenean hainbat soka ditu, eta tekladuaren bidez eta biraderari eraginez jotzen da.
Euskal Herrian, aurreko mendeetan sarri erabiltzen zela egiaztatzeko ez daukagu agiri edo irudi askorik.
PANDEROA
Tenkatutako larru batez estaltzen den zurezko uztai batez osatzen da eta kaskabiloz inguratuta dago.
TXISTUA
Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean. Palosantoz edo ebanoz egin ohi zen baina gaur egun metalez edo plastikoz ere egiten da.
GAITA EDO DULTZAINA
Dultzaina edo gaita XVI. mendeaz geroztik erabiltzen da Euskal Herrian. Kanabera osoko musika tresnen artean berak du soinu zorrotzena; fagot eta adar ingelesaren taldekoa da.
Ezpelez egina izan daiteke, Nafarroan eta Araban bezala, edo latoizkoa, garai batean Bizkaian eta Gipuzkoan erabiltzen ziren haien antzera; kanaberazko mihi bikoitza du; aurrealdean sei zulo ditu eta atzean bat.
Gaur egun, gehienetan danborrarekin, atabalarekin edo kaxarekin batera jotzen da.
DANBORRA
Perkusiozko musika-tresna. Beste zenbait musika tresnari erritmoa ezartzen eta eramaten laguntzen die.
Egurrezko zilindro bat da, gaineko eta azpiko aldean larru tenkatu bana duena. Bi makilez jotzen da.
Danborrek itxura ezberdina har dezakete toki batetik bestera.
TXIRULA
Txistua baino motzagoa eta txikiagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Gehienetan ezpelez edo ebanoz egiten da.
TTUN-TTUNA
Perkusio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke.
Ohikoena erritmoa eramateko eta txirulari edo xirulari laguntzeko erabiltzen da. Gaur egun Zuberoan, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da.
Zurezko kaxa bat da, gainean hesteez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.
ALBOKA
Euskal Herrian sortutako haizezko musika tresna, artzain-girokoa jatorriz. Honako osagaiak ditu: kanaberazko bi hodi, egurrezko zati erdizirkular baten gainean finkatuak; bi mihi, hauek ere kanaberazkoak; eta ahokoa eta pabiloia, behi-adarrez eginak. Alboka jotzea oso zaila da, etengabe putz egiten jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.





