miércoles, 24 de octubre de 2012

GAITASUN MUSIKALA lantzeko zenbait aplikazio

MUSIKAREKIN JOLASEAN


Hemen  zintzilikatuko dizkizuet, Lehen hezkuntzako ikasleekin jarduteko zenbait aplikazio digital, jarduera, jolas... ikusteko nola IKT-n erabileraren bitartez ere musika landu daitekeela eta ikasi dezakegula. Hemen dituzue aplikazio batzuk:

1. SIMONEK DIO: http://neave.com/es/simon/

2. J-CLIC: https://sites.google.com/site/mikelsukuntza/clic-jarduera

Klik egiterakoan, musikari buruzko klik jarduerak egiteko lehio bar irekiko zaizue. Agian Java aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago ikasleen ordenagailuan instalatzeko inongo arazorik ematen

3. NOTEN BIKOTEAK: http://www.flashmusicgames.com/notepair.html

Zenbat kliketan lortuko duzue noten bikote guztiak aurkitzen?





miércoles, 10 de octubre de 2012

1. ESPERIMENTUA.: Musika eta emozioak

MUSIKA, EMOZIOAK ETA NEUROZIENTZIA.


Hurrengo bideo honetan, hain zuzen ere, REDES izeneko emanaldian, ikusiko dugu musikak pertsonengan duen eragina. Kasu askotan, musika da pertsonen emozioen jabea, hau da, pertsona baten tristura, poztasuna, ikararen eragilea... Honekin zer esan nahi dut? Bideoan gertatzen  den moduan, bi abesti desberdinen bitartez egoera alda dezakegu; batekin sentimendu positibo bat sustatu eta bestearekin, aldiz, sentimendu negatibo bat.


Ildo berean, askotan ematen dira egoera anitzak non musikak dauka paper garrantzitsu bat, esate baterako, nori ez zaio gertatu adibidez, abesti bat ipintzea eta hau entzuten duzun bakoitzean zure neskaren edo mutilaren oroitzapenak burura etortzea? Edo beste kasu askotan triste zaudenean beti dago abesti bat motibatzen zaituena eta honi esker zuk aurrera egitea lortzen duena...

Laburbilduz, esan dezakegu musika ``manipulatzaile´´ bat dela eta hori barneratuta daukagu; ezen, nola izango litzateke pelikula bat ikustea musika barik? nola izango litzateke tiburoi baten eszena bat musika ezkor gabe? Musika ezarekin, oso zaila izango litzateke pertsonenengan eragin horiek kausatzea, musika gabeko pelikula batekin negar egitea ezinezkoa izango zen.


lunes, 8 de octubre de 2012

Gaur egungo gizartean...MUSIKA ETA HEZKUNTZA.




Gaur egungo gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan gurekin dago musika. Honen kontsumoa handituz doa, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.

Modu horretan, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.

Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.



Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.



Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.


Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.

miércoles, 3 de octubre de 2012

ONGI ETORRI!


Ongietorriak zarete Ederren Musikako bloga bisitatzera! 


Musika, gure eguneroko bizitzaren parte bat da, musika entzuten dugunean, kaleko doinuak eta zaratak, telebistan, irratian, eskolan edozein lekutan... musika ARTEA delako eta Blog honen bitartez saiatuko naiz azaltzen musikaren garrantzia Lehen Hezkuntzako ikasleen ikaste-prozesuan. Horrela ikusiko dugu nola musika hezkuntzarako ezinbesteko faktorea dela. Are gehiago, blog honetan azalduko ditut zenbait ariketa eskolan musika irakasteko; hala ere kontuan hartu behar izango dugu, badaudela gorrak diren ikasleak, baina ikusiko dugu nola  hori ez dela oztopo bat, beraiekin ere landu dezakegu musika!

Espero dut ondo pasatzea eta gauza pilo bat ikastea! 



Eder.