Pilulak eta antibiotikoak ez dira ezintasun fisikobati ezta depresioari aurre egiteko modu
bakarra. Esaten duten moduan, gero eta argiago daukate melodia lasaigarri bat edo gure
barnetik ateratako adierazpen artistikoa mesedegarria izan daitekeela sendatze
prozesuan. Ildo beretik abiatuta, hainbat terapia jaio dira,
esaterako musikoterapia bera.
Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten
sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den
teknika terapeutikoa da. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen
bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste
batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.
Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:
Musikoterapia hainbat pertsonekin landu
daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela izatekotan hemen daukagu
musikoterapia landu daitekeenen zerrendat bat:
- Gaixotasun psikikoak dituzten
pertsonekin
- Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin
- Helduekin
- Adizkzioak dituztenekin
- Buru urritasuna dutenekin
- Gaixotasun kronikoak dituztenekin
- Fisikoki ezgaitasuna dutenekin
Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:
1. Gaixoaren
elkarrekintza positiboa beste izakiekiko
2. Autoestima
3. Erritmoaren
erabilera energiaren sortzaile bezala
Musikoterapiak, autoestimaren garapenean motibazio gisa jokatzen du
autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza,
autoasetasuna eta bakoitzak berekiko segurtasun handia lortzeko.
Bestetik, nahiz eta gaixotasunik ez izan, mota horretako jarduerak gomendagarriak suerta daitezke gure gorputza eta burua hobeto ulertzeko eta ditugun behar fisiko eta sentimentalak askatzeko. Hala, geroz eta ohikoagoak dira musika, dantza edo antzerkia erabiliz edozeini zuzenduta antolatzen diren ikastaroak, ume zein nagusi. Pixkanaka-pixakanaka, terapia alternatiboak beren bidea egiten ari dira gure artean.
Amaitzeko, Musikoterapia aplikatuaren bideo bat utziko dizuet jarraian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario