Gaur egungo gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan gurekin dago musika. Honen kontsumoa handituz doa, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.
Modu horretan, musikak ikasleengan
duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika
hezkuntza bermatu behar du.

Euskal Herrian, musika elementu
soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen
du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren
eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta,
musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan
eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.
Musikaren
bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen
aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da,
etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan
daitezen lagunduta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario