lunes, 26 de noviembre de 2012

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK EZAGUTU DITZAGUN!

ZENBAIT EUSKAL MUSIKA TRESNA


TXALAPARTA
Euskal Herrian sortutako perkusio tresna, originaltasun handikoa, inprobisatzen duten bi lagunek jotzeko prestatua.Txalaparta ospakizunetara lotuta agertzen zaigu, auzolanen bukaerako ospakizunetara zein bestelako ospakizunetara. Auzolanen artean sagardoa egin osteko jaia da txalapartarekin lotura gehien duena. Sagarra txikitu ostean dolare taula sikatzen usten zen eta ondoren jaian txalaparta jotzeko erabili egiten zen.Usadioz, txalaparta jotzeko bi otzara jarri ohi ziren lurrean behera begira, elkarrengandik bi edo hiru metrora; otzara bakoitzaren gainean artaburu-orri batzuk, edo lastoa, jartzen zen eta horien gainean, berriz, haltz edo gerezi-ohol bat, ez oso zabala.Bi lagunek, eskuetan makilak harturik, ohol horren gainean jotzen dute. Kolpe-motak desberdinak tartekatuz, indartsuago edo polikiago joz, eta oholaren begietan, alde bigunetan, muturrean edo beste nonbait joz, era askotako soinuak ateratzen zaizkio.

AKORDEOIA
Akordeoi handia euskal folkloreko doinuak jotzeko oso erabilia izan bada ere, akordeoi diatonikoa edo "soinu txikia" ere sarritan erabiltzen da, Trikitixa.
Diatonikoa ez da berez hemengoa, duela ez horren beste sartu baitzen Euskal Herrian. Hain Zuzen ere, Frantzia eta Italiako Alpeetako eskualdeetatik heldu zen hona, ko burdinbidea, Beasain eta Olatzagutia artekoa, egitera etorri ziren langileek ekarrita. Alpeetan tunelak eta lubetak egiten aritzen ziren langile trebe haiek beren gogoko musika tresna ere ekarri zuten, eta halaxe, Euskal Herriaren barruan zabaltzen hasi, ezinbesteko musika tresna bihurtuz erromerietan. Gero, pixkanaka, lekua hartu zien dultzainari edo albokari, doinuetan ere nagusituz.

ZARRABETE
Oso musika-tresna erabilia izan da Europa guztian. Barrenean hainbat soka ditu, eta tekladuaren bidez eta biraderari eraginez jotzen da.
Euskal Herrian, aurreko mendeetan sarri erabiltzen zela egiaztatzeko ez daukagu agiri edo irudi askorik.


PANDEROA
 hain zaila ere ez denez, perkursio tresna hau mende luzeetan erabili izan da dantzarako kopletan giza ahotsari laguntzen, eta baita alboka, dultzaina, akordeoi diatoniko edo gitarrari laguntzeko ere.
Tenkatutako larru batez estaltzen den zurezko uztai batez osatzen da eta kaskabiloz inguratuta dago.


TXISTUA
Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Haren jatorriaren lekukotasunik zaharrena Isturitzen aurkitutako hiru zuloko hezur bat da. Itxura denez, artzain-giroko musika tresna da; hala adierazten digute, behinik behin, hura egiteko erabilitako egur motak eta jotzen diren doinuek.
Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean. Palosantoz edo ebanoz egin ohi zen baina gaur egun metalez edo plastikoz ere egiten da.

GAITA EDO DULTZAINA
Dultzaina edo gaita XVI. mendeaz geroztik erabiltzen da Euskal Herrian. Kanabera osoko musika tresnen artean berak du soinu zorrotzena; fagot eta adar ingelesaren taldekoa da.
Ezpelez egina izan daiteke, Nafarroan eta Araban bezala, edo latoizkoa, garai batean Bizkaian eta Gipuzkoan erabiltzen ziren haien antzera; kanaberazko mihi bikoitza du; aurrealdean sei zulo ditu eta atzean bat.
Gaur egun, gehienetan danborrarekin, atabalarekin edo kaxarekin batera jotzen da.

DANBORRA
Perkusiozko musika-tresna. Beste zenbait musika tresnari erritmoa ezartzen eta eramaten laguntzen die.
Egurrezko zilindro bat da, gaineko eta azpiko aldean larru tenkatu bana duena. Bi makilez jotzen da.
Danborrek itxura ezberdina har dezakete toki batetik bestera.



TXIRULA
Txistua baino motzagoa eta txikiagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Gehienetan ezpelez edo ebanoz egiten da.


TTUN-TTUNA
Perkusio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke.
Ohikoena erritmoa eramateko eta txirulari edo xirulari laguntzeko erabiltzen da. Gaur egun Zuberoan, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da.
Zurezko kaxa bat da, gainean hesteez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.

ALBOKA
Euskal Herrian sortutako haizezko musika tresna, artzain-girokoa jatorriz. Honako osagaiak ditu: kanaberazko bi hodi, egurrezko zati erdizirkular baten gainean finkatuak; bi mihi, hauek ere kanaberazkoak; eta ahokoa eta pabiloia, behi-adarrez eginak. Alboka jotzea oso zaila da, etengabe putz egiten jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario