lunes, 26 de noviembre de 2012

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK EZAGUTU DITZAGUN!

ZENBAIT EUSKAL MUSIKA TRESNA


TXALAPARTA
Euskal Herrian sortutako perkusio tresna, originaltasun handikoa, inprobisatzen duten bi lagunek jotzeko prestatua.Txalaparta ospakizunetara lotuta agertzen zaigu, auzolanen bukaerako ospakizunetara zein bestelako ospakizunetara. Auzolanen artean sagardoa egin osteko jaia da txalapartarekin lotura gehien duena. Sagarra txikitu ostean dolare taula sikatzen usten zen eta ondoren jaian txalaparta jotzeko erabili egiten zen.Usadioz, txalaparta jotzeko bi otzara jarri ohi ziren lurrean behera begira, elkarrengandik bi edo hiru metrora; otzara bakoitzaren gainean artaburu-orri batzuk, edo lastoa, jartzen zen eta horien gainean, berriz, haltz edo gerezi-ohol bat, ez oso zabala.Bi lagunek, eskuetan makilak harturik, ohol horren gainean jotzen dute. Kolpe-motak desberdinak tartekatuz, indartsuago edo polikiago joz, eta oholaren begietan, alde bigunetan, muturrean edo beste nonbait joz, era askotako soinuak ateratzen zaizkio.

AKORDEOIA
Akordeoi handia euskal folkloreko doinuak jotzeko oso erabilia izan bada ere, akordeoi diatonikoa edo "soinu txikia" ere sarritan erabiltzen da, Trikitixa.
Diatonikoa ez da berez hemengoa, duela ez horren beste sartu baitzen Euskal Herrian. Hain Zuzen ere, Frantzia eta Italiako Alpeetako eskualdeetatik heldu zen hona, ko burdinbidea, Beasain eta Olatzagutia artekoa, egitera etorri ziren langileek ekarrita. Alpeetan tunelak eta lubetak egiten aritzen ziren langile trebe haiek beren gogoko musika tresna ere ekarri zuten, eta halaxe, Euskal Herriaren barruan zabaltzen hasi, ezinbesteko musika tresna bihurtuz erromerietan. Gero, pixkanaka, lekua hartu zien dultzainari edo albokari, doinuetan ere nagusituz.

ZARRABETE
Oso musika-tresna erabilia izan da Europa guztian. Barrenean hainbat soka ditu, eta tekladuaren bidez eta biraderari eraginez jotzen da.
Euskal Herrian, aurreko mendeetan sarri erabiltzen zela egiaztatzeko ez daukagu agiri edo irudi askorik.


PANDEROA
 hain zaila ere ez denez, perkursio tresna hau mende luzeetan erabili izan da dantzarako kopletan giza ahotsari laguntzen, eta baita alboka, dultzaina, akordeoi diatoniko edo gitarrari laguntzeko ere.
Tenkatutako larru batez estaltzen den zurezko uztai batez osatzen da eta kaskabiloz inguratuta dago.


TXISTUA
Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Haren jatorriaren lekukotasunik zaharrena Isturitzen aurkitutako hiru zuloko hezur bat da. Itxura denez, artzain-giroko musika tresna da; hala adierazten digute, behinik behin, hura egiteko erabilitako egur motak eta jotzen diren doinuek.
Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean. Palosantoz edo ebanoz egin ohi zen baina gaur egun metalez edo plastikoz ere egiten da.

GAITA EDO DULTZAINA
Dultzaina edo gaita XVI. mendeaz geroztik erabiltzen da Euskal Herrian. Kanabera osoko musika tresnen artean berak du soinu zorrotzena; fagot eta adar ingelesaren taldekoa da.
Ezpelez egina izan daiteke, Nafarroan eta Araban bezala, edo latoizkoa, garai batean Bizkaian eta Gipuzkoan erabiltzen ziren haien antzera; kanaberazko mihi bikoitza du; aurrealdean sei zulo ditu eta atzean bat.
Gaur egun, gehienetan danborrarekin, atabalarekin edo kaxarekin batera jotzen da.

DANBORRA
Perkusiozko musika-tresna. Beste zenbait musika tresnari erritmoa ezartzen eta eramaten laguntzen die.
Egurrezko zilindro bat da, gaineko eta azpiko aldean larru tenkatu bana duena. Bi makilez jotzen da.
Danborrek itxura ezberdina har dezakete toki batetik bestera.



TXIRULA
Txistua baino motzagoa eta txikiagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Gehienetan ezpelez edo ebanoz egiten da.


TTUN-TTUNA
Perkusio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke.
Ohikoena erritmoa eramateko eta txirulari edo xirulari laguntzeko erabiltzen da. Gaur egun Zuberoan, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da.
Zurezko kaxa bat da, gainean hesteez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.

ALBOKA
Euskal Herrian sortutako haizezko musika tresna, artzain-girokoa jatorriz. Honako osagaiak ditu: kanaberazko bi hodi, egurrezko zati erdizirkular baten gainean finkatuak; bi mihi, hauek ere kanaberazkoak; eta ahokoa eta pabiloia, behi-adarrez eginak. Alboka jotzea oso zaila da, etengabe putz egiten jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.

EZAGUTZEN DUZUE MUSIKOTERAPIA?


Pilulak eta antibiotikoak ez dira ezintasun fisikobati ezta depresioari aurre egiteko modu bakarra. Esaten duten moduan, gero eta argiago daukate melodia lasaigarri bat edo gure barnetik ateratako adierazpen artistikoa mesedegarria izan daitekeela sendatze prozesuan. Ildo beretik abiatuta, hainbat terapia jaio dira, esaterako musikoterapia bera.



Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.


Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela izatekotan hemen daukagu musikoterapia landu daitekeenen zerrendat bat:

- Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin

- Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin

- Helduekin

- Adizkzioak dituztenekin

- Buru urritasuna dutenekin

- Gaixotasun kronikoak dituztenekin

- Fisikoki ezgaitasuna dutenekin


Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:


1.     Gaixoaren elkarrekintza positiboa beste izakiekiko
2.     Autoestima
3.     Erritmoaren erabilera energiaren sortzaile bezala


Musikoterapiak, autoestimaren garapenean motibazio gisa jokatzen du autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko segurtasun handia lortzeko.


Bestetik, nahiz eta gaixotasunik ez izan, mota horretako jarduerak gomendagarriak suerta daitezke gure gorputza eta burua hobeto ulertzeko eta ditugun behar fisiko eta sentimentalak askatzeko. Hala, geroz eta ohikoagoak dira musika, dantza edo antzerkia erabiliz edozeini zuzenduta antolatzen diren ikastaroak, ume zein nagusi. Pixkanaka-pixakanaka, terapia alternatiboak beren bidea egiten ari dira gure artean.


Amaitzeko, Musikoterapia aplikatuaren bideo bat utziko dizuet jarraian.





miércoles, 14 de noviembre de 2012

KURIOSITATEAK: Bota txikle hori zakarrontzira!

Debekatuta dago txiklea jatea baina honekin musika sortzea?



Musika egiteko txikleei buruzko web honetan? Egia esanda, txikleak gelan jatea printzipioz
debekatuta dago baina...

Interneten ibiltzen ari nintzela, honekin topatu naiz. Txikle hauen Webgunean musika egiteko aplikazio interesgarri bat sortu dute eta honekin batera lehiaketa bat ere. Irabazlea Japoniara bidai batekin premiatua izango da! Horretarako txikle hauen Webguneko aplikazioan musika sortu besterik ez dago eta parte hartu, adibide honetan ikusten dugun bezala



Lehieketan parte hartzeko praktika handia beharko bada ere, momentu atsegin bat igarotzeko oso aproposa da, jolas moduan aritzeko. Saiatuko al gara zer edo zer polita egiten? Animo!

martes, 6 de noviembre de 2012

Guztiok musikaz gozatu gaitezan.

Gorrek ere musikaz gozatu dezakete.


Musika zenbait eremuetan ikasten nagoenez,denbora luze bat egon naiz, hainbat artikulu irakurtzen, musikarekin eta honen irakaskuntzarekin lotuta dauden bideoak ikusten... baina kasu honetan interesatu naiz niretzat oso garrantzitsua den arlo batean, hain zuzen ere, ''musika gorra diren pertsonetan''. Nire aburuz, denok musikaz gozatu dezakegu, bai gorrak diren pertsonak bai ez direnak ere.

Pertsona hauek, beste guztiak bezala, musikaz gozatzeko aukera euki behar dute eta horretarako topatu dudan BBC-ko artikulu honetan ikus dezakegu nola Frantziako talde batek ''Fumuj'' izenekoa, pentsatu duen modu bat gorrak diren pertsonak kontzertu bat disfrutatu dezaten. Ildo berean artista hauek,''la musica es solo sonido'' eskamerkin apurtzen dute, horregatik bertan antzeman ditzakegu kontzertuaren beste aspektu desberdin batzuk, esate baterako, bibrazioak, soinuak, erritmoarekin lotuta dauden argiak...

Laburbilduz, talde honek musika hurbiltzen die klase guztietako ikusleei.

Pertsona gorren kontzertua

miércoles, 24 de octubre de 2012

GAITASUN MUSIKALA lantzeko zenbait aplikazio

MUSIKAREKIN JOLASEAN


Hemen  zintzilikatuko dizkizuet, Lehen hezkuntzako ikasleekin jarduteko zenbait aplikazio digital, jarduera, jolas... ikusteko nola IKT-n erabileraren bitartez ere musika landu daitekeela eta ikasi dezakegula. Hemen dituzue aplikazio batzuk:

1. SIMONEK DIO: http://neave.com/es/simon/

2. J-CLIC: https://sites.google.com/site/mikelsukuntza/clic-jarduera

Klik egiterakoan, musikari buruzko klik jarduerak egiteko lehio bar irekiko zaizue. Agian Java aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago ikasleen ordenagailuan instalatzeko inongo arazorik ematen

3. NOTEN BIKOTEAK: http://www.flashmusicgames.com/notepair.html

Zenbat kliketan lortuko duzue noten bikote guztiak aurkitzen?





miércoles, 10 de octubre de 2012

1. ESPERIMENTUA.: Musika eta emozioak

MUSIKA, EMOZIOAK ETA NEUROZIENTZIA.


Hurrengo bideo honetan, hain zuzen ere, REDES izeneko emanaldian, ikusiko dugu musikak pertsonengan duen eragina. Kasu askotan, musika da pertsonen emozioen jabea, hau da, pertsona baten tristura, poztasuna, ikararen eragilea... Honekin zer esan nahi dut? Bideoan gertatzen  den moduan, bi abesti desberdinen bitartez egoera alda dezakegu; batekin sentimendu positibo bat sustatu eta bestearekin, aldiz, sentimendu negatibo bat.


Ildo berean, askotan ematen dira egoera anitzak non musikak dauka paper garrantzitsu bat, esate baterako, nori ez zaio gertatu adibidez, abesti bat ipintzea eta hau entzuten duzun bakoitzean zure neskaren edo mutilaren oroitzapenak burura etortzea? Edo beste kasu askotan triste zaudenean beti dago abesti bat motibatzen zaituena eta honi esker zuk aurrera egitea lortzen duena...

Laburbilduz, esan dezakegu musika ``manipulatzaile´´ bat dela eta hori barneratuta daukagu; ezen, nola izango litzateke pelikula bat ikustea musika barik? nola izango litzateke tiburoi baten eszena bat musika ezkor gabe? Musika ezarekin, oso zaila izango litzateke pertsonenengan eragin horiek kausatzea, musika gabeko pelikula batekin negar egitea ezinezkoa izango zen.


lunes, 8 de octubre de 2012

Gaur egungo gizartean...MUSIKA ETA HEZKUNTZA.




Gaur egungo gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan gurekin dago musika. Honen kontsumoa handituz doa, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.

Modu horretan, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.

Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.



Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.



Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.


Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.