Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

lunes, 26 de noviembre de 2012

EZAGUTZEN DUZUE MUSIKOTERAPIA?


Pilulak eta antibiotikoak ez dira ezintasun fisikobati ezta depresioari aurre egiteko modu bakarra. Esaten duten moduan, gero eta argiago daukate melodia lasaigarri bat edo gure barnetik ateratako adierazpen artistikoa mesedegarria izan daitekeela sendatze prozesuan. Ildo beretik abiatuta, hainbat terapia jaio dira, esaterako musikoterapia bera.



Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.


Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela izatekotan hemen daukagu musikoterapia landu daitekeenen zerrendat bat:

- Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin

- Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin

- Helduekin

- Adizkzioak dituztenekin

- Buru urritasuna dutenekin

- Gaixotasun kronikoak dituztenekin

- Fisikoki ezgaitasuna dutenekin


Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:


1.     Gaixoaren elkarrekintza positiboa beste izakiekiko
2.     Autoestima
3.     Erritmoaren erabilera energiaren sortzaile bezala


Musikoterapiak, autoestimaren garapenean motibazio gisa jokatzen du autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko segurtasun handia lortzeko.


Bestetik, nahiz eta gaixotasunik ez izan, mota horretako jarduerak gomendagarriak suerta daitezke gure gorputza eta burua hobeto ulertzeko eta ditugun behar fisiko eta sentimentalak askatzeko. Hala, geroz eta ohikoagoak dira musika, dantza edo antzerkia erabiliz edozeini zuzenduta antolatzen diren ikastaroak, ume zein nagusi. Pixkanaka-pixakanaka, terapia alternatiboak beren bidea egiten ari dira gure artean.


Amaitzeko, Musikoterapia aplikatuaren bideo bat utziko dizuet jarraian.





lunes, 8 de octubre de 2012

Gaur egungo gizartean...MUSIKA ETA HEZKUNTZA.




Gaur egungo gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan gurekin dago musika. Honen kontsumoa handituz doa, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.

Modu horretan, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.

Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.



Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.



Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.


Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.